Loading...

Lege Oharra eta erabilpen baldintzak

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Aseguru eta Berraseguru Pribatuen Bitartekotzari buruzko 26/2006 Legearekin bat etorriz, Bezeroari jakinarazten diogu Artekaritzak eskatutako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean gordeko direla erabili ahal izateko. 

Datu horiek helburu hauetarako gorde eta erabiliko dira: aseguru eta produktu finantzarioen kontratua egiteko eta hura indarrean dagoen bitartean Bezeroarekin harremanetan jartzeko, ezbeharren bat izanez gero laguntza eta aholkuak emateko, eta baita Artekaritzak egun eskaintzen eta etorkizunean eskainiko dituen produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa posta arruntaren edo elektronikoaren bidez bidaltzeko ere. 

Bezeroak baimena ematen du Aseguru Etxeen proiektu eta eskaintzetarako, aseguru kontratuetarako eta kontratu horien prestazioen kudeaketarako eta baita kontratua amaitu ondoren aseguru etxearen aldaketa subjektiborako bere datuak erabiltzeko ere. 

Eskatutako Datu Pertsonalak nahitaez eman behar dira Bezeroak aipatutako zerbitzuak erabili nahi baditu, beharrezkoak baitira zerbitzu horiei eusteko eta ondo emateko. 

Era berean, Bezeroari jakinarazten diogu une oro duela bere datuak kontsultatzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta horien aurka egiteko eskubideak erabiltzeko aukera. Horretarako, datu horien erabileraren arduradun gisa, Artekaritzako Bezeroarentzako Arreta Zerbitzura jo behar du, hau da, agiri honen goiburuan adierazitako helbidera.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonalak dituzten Fitxategi Automatizatuen Segurtasun Neurriei buruzko araudia onartzen duen ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuarekin bat etorriz, Artekaritza honek beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartu ditu Bezeroak emandako datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea, baimenik gabe erabiltzea edo eskuratzea saihesteko.

Web-gune hau BIKABI S.L.rena da. Markak, domeinu-izenak eta jabetza intelektualaren gainerako eskubideak BIKABI S.L.renak dira. Beraz, ezin daiteke edukirik laga, kopiatu, erreproduzitu, argitaratu, kargatu, transmititu, banatu edo ustiatu. Web-gunea eta bertako edukiak erabiltzeko, finkatutako helburuak bete beharko dira. Horrelakoetan, deskarga eta kopia pribatuak egin ahal izango dira, beti ere baldintza hauetan zehaztutako erabilerak errespetatzen baldin badira. Bestela, eta edukiak hemen baimentzen ditugun helburuekin bat ez datorren xedearekin erabiliz gero edo helburu horiek aldatuz gero, egilearen eskubideak eta BIKABI S.L.ren gainerako jabetza-eskubideak urratuko dira. Erabilerari buruzko baldintza hauen arabera, debekatuta dago eduki hauek beste edozein web-gunetan edo sare informatikotan erabiltzea.